Komunikabide hau aukeratu dugu, asko kontsumitzen baitugu egunerokoan informatzeko orduan. Asko gustatzen zaigu baliabide hori, oso zehatza eta oso bisigarria delako jendearentzat, oso ondo kokatuta baitago eta erraz ulertzen eta nabegatzen den komunikabidea delako. “Berria” euskarazko hedabide bat da, hizkuntzaren hazkundeen ere laguntzen duena.
Ikusgaitasuna atalean puntu bat eman diogu googlen bilatzeko orduan lehen postuan agertzen delako Berria hitza bilatzean, edukia atalean eguneraketa arloan ez du punturik jaso web orrialdearen eguneratze-data ez delako agertzen.
Bolumen eta zorroztasuna arloan 3 puntutik 3ak jaso ditu, lehenengoa tokiak behar besteko informazioa eskaintzen duelako komunikabide bat delako, informazioa ulergarria eta zehatza da, berriak zehaztasunez kontatuta daude eta irakurleak irakurtzean zer gertatu den jakin ahal dute.
Edizioari dagokionez, 4/4 puntu jarri ditugu, hainbat azpigaitasun betetzen dituelako. Alde batetik albiste bakoitzean sarrerarekin batera izenburua duelako. Albistea nork egin due zehazten du, bere izenak jarriz. Sarrera bakoitzean eguneratuta dago, hau da, data aipatzen da noiz egin den aipatuz. Azkenik lehen aipatu bezalaze, egindako albiste denak eguneratuta daude, ez du soilik data jartzen baizik eta azken albisteak direla etengabe egunez egun.
Multimediatasuna aldetik, 2 puntutik biak eman dizkiogu grafiko eta bideoak agertzen direlako berri batzuetan, gainera bideoak eta soinu baliabideak argi ikusten dira, bideoak argazki batean bideoaren ikonoa agertzen da eta soinu baliabideak podcast izeneko sekzioa dauka audio baliabide askorekin.
Fidagarritasunean, 2/2 puntu jarri ditugu albiste bakoitzak fidagarriak direla argi delako. Egunkari baten barruan albisteak kalitate onekoak eta fidagarriak diren argi uzten duten gauzetako bat kredituak dira, Horregaitik gaineratzen dugu iturri onak dituen pagotxa dela. Beste aldetik beste arrazoia kontaktua edo nondik atera den aipatzea da, eta baita agertzen den gauza bat dela baieztatzen dugu.
Erabilgarritasunean 5 puntutik 4 jaso ditu, lehenengo betileak zabaltzeko batzuetan motel irekitzen dira, estekak berrien barruan argi ikusten dira letra urdinez idatzita daudelako eta erraz funtzionatzen dute lotune horiek beste leku batera birbideratzen, informazioa modu logikoan azalduta dago eta edukiei harpidetzeko aukera dago web orriaren goiko aldean izan berria laguna atalean.
Irisgarritasuna kontuan hartzean badugu, Berria hedabideak, sinplea izateko aukera hautatu du. Bisualki, ez da betez ere deigarria, nahiz eta dotorea izan. Beltza eta zuria dira kolore nagusiak, hori pixka batekin batera. Hautatutako letra mota times new roman da, kazetaritza testuetarako aproposa.
Amaitzeko, atal guztien balorazioa batean jartzen 8,5ko nota eman diogu, hau da, Oso ona, web orrialdea kalitate handikoa da.