jueves, 20 de octubre de 2022

Marca hemeroteka

 Hemeroteka edo aldizkaritegia, egunkari, aldizkari eta aldizkako bestelako argitaratzeen bilduma eta horiek gordetzen diren lekua da. Liburutegi batean ezinbesteko atala. Beraz, hemeroteka digitalei buruz hitz egiterakoan, interneten aurkituko ditugun zenbait hedabideen antzinako informazioari deritzogu. Idazlan honetan ‘Marca’ izeneko egunkariaren hemeroteka aztertuko dugu, aldizkaritegi digitalaren eredu gisa. 


‘Marca’ kirolari buruzko informazioa eskaintzen duen egunkari espainiarra da. 1938an sortua, 2009an egunkari digital bihurtu zen. Paperezko formatuan aurkitu dezakezu Estatuko edozein kioskotan 1€-eko prezioan. Edizio digitala berriz, dohainik eskuaragarri dago. Juan Ignacio Gallardok zuzentzen duen hedabidea Madrilen dauka bere egoitza. Ordaindu beharreko egunkarietatik gehien irakurri eta saltzen dena dela esan genezake. 



Marcaren itxura 2016ko otsailean. Iturria: Marca.com



2012an 251 langile zituen, 200 egunkarian eta 51 Radio Marcan. Izaera eta irismen nazionala ditu, eta Espainian egiten diren eta/edo nazioartean eragina duten kirol gehienei buruzko albisteak eta bilaerak hartzen ditu, nahiz eta bere publiko nagusia futbola izan, herrialdeko modalitate nagusia.


Hemeroteka hau aurkitzeko ez da batere zaila, Marcako webgunean sartzean Más+ atalean klikatzean lauki bat zabaltzen da hainbat aukerekin. Bertan, zerbitzu sailaren barruan, hemeroteka aukera hautatu dezakezu egun guztietako berriak ikusteko. Azalen hemeroteka ikusteko, berriz, egun bereko azala ikustean “Archivo de portadas Marca” izeneko aukera bat agertzen da eta bertan azal guztiak eskuragarri daude.


2016ko urtarrilaren azal guztiak. Iturria: Marca.com



Beraz, Marca egunkari digitalak, bi motatako hemeroteka du. Lehenengoa, haien azalen bilduma, 2016ko urtarriletik aurrera argitaratu dituztenak eta orri berean ordenatuta daudenak hilabetez hilabete. Bigarrena, albiste guztien hemeroteka. Nahi izanez gero, eskuragarri dituzu egun bakoitzean gertatutako albiste guztiak kirolaren munduan 2009tik aurrera. Bertam, goizean, arratsaldean eta gauean eguneratutako edizioak ikusi ahal ditugu, bakoitzean argitaratutako berri guztiekin. 



Marcaren hemeroteka datak. Iturria: Marca.com



Marcak 1997ko martxoaren 3an bere edizio digitala sortu zabaldu interneten, Espainiako kirol-webgune bisitatuenetako bat izanik. Era berean, 2001eko otsailaren 1ean Radio Marca irratia estreinatu zuen, estaldura nazionaleko kirol-irrati esklusiboa. Hedabidea bere marka zabaltzen jarraitu zuen, oraingoan telebistara. 2010ean, abuztuaren 28an Marca TVren lehen emankizuna izan zen baina 3 urte ondoren emisioa bertan behera utzi zuten. 


Telebista kanalaren sorkuntzarekin batera, 2010ean, hainbat sare sozialeetako kontu ofizialak ireki zituzten, besteak beste, Twitter, Facebook eta Instagram. Hiru aplikazioen artean 14 milioi jarraitzaile baino gehiago elkartzen dituzte. 


Gainera, hainbat motatako aldizkariak ditu: golf-ari buruzkoak eta kirol ekitaldi partikularretarako sortzen direnak, hala nola, futboleko mundiala, F1eko txapelketa, etab. Hauek guztiak <gidak> izeneko argitalpenetan bilduta daude, eta ekitaldi handien aurretik argitaratu ohi dira, jarraipena eta zabalkundea egiteko.


Konklusio giza esan dezakegu, webguneak, egunkariak argitaratutako edizio guztien hemeroteka eskuragarri duela. Bilduma hau zabala da, 2009ko uztailaren 7tik aurrera atera diren edizio guztiak baititu. Egunkariaren itxura momentu bertan argitaratutako bezain berdina da, berrien azalak eta tituluak agertzen dira eta berri bakoitzean klikatzean berria zabaltzen da. Azken finean, osorik irakurri dezakezu. Hemeroteka honek Marca edizio digitala bihurtu zenetik sortuta dago eta haien edukiak zuzenean gordetzen dira bertan. 


Berria web kalitatea

  Komunikabide hau aukeratu dugu, asko kontsumitzen baitugu egunerokoan informatzeko orduan. Asko gustatzen zaigu baliabide hori, oso zehatz...